Nortzuk gara?

Eskola Publikoa, euskalduna, laiko eta anizkorra, integratzailea non aniztasun adierazpen guztiak tokia dituztena,  desberdintasunak orekatzen saiatzen dena eta guztientzako aukera berdintsuak bermatzen dituena. Komunitate osoaren elkarbizitza demokratikoa sustatu nahi duen eskola, pertsona guztien partaidetza bilatuz.

Zabalgana eskola 705 ume, 450 familia, 60 hezitzaile eta beste zerbitzuetako hezitzaileak osatzen dugu, gure eskolan lan egiten duten Udaletxeko langileekin batera.

Hezkuntza eskaintza 2 urtetik 12 urte bitartekoa da, bi etapatan banatuta, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. 

Zer pertsona mota hazi eta hezi nahi ditugu?

Emozionala
Zoriontsua
Enpatikoa
Euskalduna
Eleanitza
Autonomoa
Arduratsua
Kooperatiboa
Konprometitua
Komunikatzailea
Kritikoa
Sortzailea
Ekintzailea

Hizkuntzak

Euskara ardatza duen eskola gara; harremanetarako hizkuntza eta  ikasketa hizkuntza da. Ikastetxeak  euskal kultura eta euskalduntze prozesua bultzatzen ditu, auzoko eta hiriko komunitatearen laguntzaz. Eleaniztasunaren alde apustua egiten dugu 4 urtetik gora ingelesa txertatuz.

Berrikuntza

Gure ezaugarri nagusietako bat Berrikuntzan oinarritutako hezkuntza eskaintzea da, egunean egun gure umeentzat egokiak diren esperientzia metodologikoetan formatuz eta era koherente eta kohesionatu batez etapa eta zikloka praktikara eramanez, esate baterako, mugimendu autonomoa eta matematika manipulatiboa. Kalitatea Hezkuntzan sarearen partaideak gara.

Elkarbizitza

Berdintasunean oinarritzen garen eskola gara, genero estereotipoak gaindituz eta pertsona guztiei aukera berdinak eskainiz.

Komunitatea

Eskolaren komunitate izaera nabarmentzen duen alderdia familien parte hartzea da, hezitzaileekin batera curriculuma aberasten laguntzen baitigute 4 talde desberdinetan antolatuta: patio ezberdinak, mugikortasun osasungarria, baratza ekologikoa eta hezkidetza. Udalak antolatzen duen Zabalgana osasun sarearen partaideak gara. Bertan beste erakunde publiko zein pribatuekin hartu emanak ditugu, elkar ezagutza honek jarduera desberdinak gauzatzeko aukera ematen digu, gure umeen eta familien ongizaterako.

Historia

2007ko irailean  Zabalgana Ikastetxea martxan jartzen da,  eraikuntza berria egiten duten bitartean.  Pio Baroja eskolan  hasten gara, printzipioz, bi ikasturterako2010eko urtarriletik aurrera Zabalgana auzoan dagoen eraikuntza berrian gaude.

Aniztasuna

Gure eskola publikoan giro inklusibo eta anitza sortzen dugu, ikasle bakoitza baloratua eta errespetatua senti dadin. Gure ustez, aniztasunak gure eskola-komunitatea aberasten du, eta harro gaude gure ikasle bakoitzak eskaintzen dituen kultura, tradizio eta esperientzien aniztasuna ospatzen den gunea izateaz.

Garrantzitsua da guretzat berrestea gure eskolan ez dagoela lekurik arrazakeriarentzat, ezta edozein diskriminazio-modurentzat ere. Ikasle guztientzako aukera-berdintasuna sustatzeko konpromisoa hartzen dugu, haien jatorri etnikoa, kulturala edo arrazakoa edozein dela ere. Gure eskola-komunitateko kide guztien artean elkarrekiko errespetua, enpatia eta elkartasuna sustatzearen garrantzian sinesten dugu.

Familia guztien laguntza behar dugu, eskola-giro inklusiboa eta errespetuzkoa eraikitzeko konpromisoa har dezazuen, ikasle bakoitza seguru eta babestuta senti dadin. Elkarrekin, aniztasuna baloratu eta ikasle guztiek ahalik eta ahalmen handiena lortzeko espazio bat sortzeko lan egin dezakegu.

Non gaude?

Harremetan jarri

Gracias por ponerte en contacto. En breve recibirás respuesta.
Oops! Algo ha fallado, comprueba que todos los campos.
Nazio Batuen Hiribidea, 10,
01015 Gasteiz, Araba
945 187 067
688 810 264
09:00 - 12:30 / 14:30 - 16:30
Asteazkenetan bakarrik goizez
Jangela: 12:30 - 14:30 

GURASO ELKARTEA

Nortzuk gara?

Amezti Txiki Zabalgana ikastetxeko ikasleen gurasoen elkartea da. Bazkidetutako familien ordezkariak gara, baina eskola komunitate osoarentzat lan egiten dugu. Eskola komunitate bizi eta parte hartzailea nahi dugu. Horretan gabiltza. Anima zaitez eta etorri gurera.
Elkarte honen helburuak honako hauek dira:
- Gurasoei orientabideak, adorea eta laguntzaematea seme-alaben edo tutoretzapekoen hezkuntzari buruzko gaietan.
- Ikastetxearen hezkuntza-jardueretanlankidetza eskaintzea.
- Ikastetxearen kudeaketan ikasleen gurasoenparte-hartzea sustatzea.
- Gurasoentzat eta ikasleentzat onuragarriakdiren prestakuntza-jarduera osagarriak antolatzea; besteak beste, euskalhizkuntza eta kultura sustatzeko jarduerak eta, indarreko arauak errespetatuz,egin nahi diren jarduera guztiak antolatzea, estatutuetan hala ezarrita baldinbadago.
- Baita ere, ondorengo gai hauen inguruanbalioak sustatzeko ekimenak sortzea elkarte honen helburuak izango dira:ingurumenari errespetua, kulturartekotasuna, genero-ekitatea, giza-eskubideak,elkartasuna, kooperatibismoa, eta bide batez, hezkuntza-komunitate zuzenago batlortzeko beharrezkoak diren guztiak.
Gaur egun, hauek dira gure lantaldeak:
- Eskolaz kanpoko jarduerak
- Euskara taldea
- Patio ezberdin bat
- Jai batzordea
- Ortua
- Guraso eskola
- Higikortasun osasungarria
- Hezkidetza
- Zaintza zerbitzua