Zaintza zerbitzua

Guraso elkartea arduratzen da zaintza zerbitzua antolatzeaz. Zerbitzu honek erantzuna ematen die eskola-ordutegia hasi baino lehen umeak ikastetxean utzi beharra duten familiei, hain zuzen ere, bateragarria egiteko gurasoen lan-bizitza eta euren seme-alaben eskolatze egokia. Beti ere laneko arrazoiengatik.

Zerbitzuaren baldintzak:

Ordutegia: 08:00etatik 09:00etara ikasturteko eskola egun guztietan.
• Gosaririk ez da ematen.
Kuota: hilekoa (erabiltzaileen arabera aldatzen da), edo puntuala.
Ordaintzeko era: ordainketa helbideratzen da egun zehatz batean.
• Ordaindu ezean: ez badago pisuzko arrazoirik, eten egingo zaio zerbitzuari.
Zerbitzuaren koordinatzaileak. Guraso erabiltzailek koordinatzen dute zerbitzua: erregistratzen eta komunikatzen dituzte gertakariak begiraleen, zuzendariaren, guraso elkartearen eta familia erabiltzaileen artean; alten berri ematen dute, etab. Hala ere, begiraleak datu hauek guztiak izango ditu larrialdi batean erabiltzeko: familienak, guraso elkartearenak eta ikastetxeak jarritako arduradunarenak.
Bajak. Gutxienez hilabete lehenago jakinarazi behar da.
Ikastetxean egon daitekeen denbora-muga: ikusi "Deskargak" atalean.

Harremanetarako:

E-posta: AmeztiTxiki@gmail.com
WhatsApp: 945 18 70 68