Ikasturte honetan ere proiektu berri honekin martxan jarraituko dugu, “Zabalgana Airean Irratia".

Astero gela batek irratsaioa grabatuko du eta, ostiralero, eskolako blogean eta eskolako web orrialdean jarriko ditugu etxean entzun ahal izateko. Proiektu honekin ahozko komunikazioa eta lankidetza  landu nahi dugu, besteak beste.
Badakizue, asteburuetan “Zabalgana Airean” entzun eta disfrutatu!