Haur hezkuntza
HHko etapak eskolaratze prozesuan lehenengo urratsak sendotzen laguntzen du. Kontuan hartzen dugu, alde batetik, haurrek adin tarte honetan modu globalean adierazten, erlazionatzen eta ikasten dutela eta bestetik, JOLASA haurren garapenarako tresna bikaina izaten da, euren beharrak, desioak eta premiak asetzeko ezinbesteko bitartekaria bilakatzen delako.
HAUR HEZKUNTZAN JOLASA DERITZOGU GARAPENERAKO TRESNA EGOKIENA ETA GURE METODOLOGIA MUGIMENDU AUTONOMOAN OINARRITZEN DA.
MUGIMENDU AUTONOMOA
Mugimendu Autonomoa garatzeko ikastetxeko ekosistema ezberdinak ingurune estimulatzaileak dira.
Bertan haurrak askatasunez mugitu daitezke, nahi dutena aukeratu eta modu naturalean garatu, beren interes eta motibazioen arabera. Aniztasuna errespetatzen duten espazioak dira, haur bakoitzaren erritmo indibiduala uneoro kontuan hartzen dutenak.
Irakaslea behatzaile aktiboa da. Jakina, koordinatu egiten du eta estimulua da haurrarentzat; baina haurrak dira benetako protagonistak materialekin elkarreraginean daudenean, espazioetan zirkulatzen dutenean eta jarduerak egiten dituztenean.
Lehen hezkuntza
Haur hezkuntzako metodologiaren planteamendua jarraituz eta ikaste prozesua kontuan hartuta, ikasle konpetenteak lortzea da gure helburua. Konpetentzia desberdinak lantzeko, hainbat proiektu jartzen ditugu martxan eta metodologia aktiboak eta kooperatiboak ditugu oinarri. Beste aldetik, ez dugu ahaztu behar Teknologia berriek gure eskolan duten garrantzia. Horixe izan zen gure apustua eta gaur egun informatikako baliabideak normalizatuta daude gure geletan.
LEHEN HEZKUNTZAN METODOLOGIA AKTIBOAK ETA KOOPERATIBOAK DITUGU OINARRI.
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
Ikaskuntza kooperatiboa talde txikiak erabiltzeko modu antolatu eta egituratua da, ikasleen ikaskuntza eta interdependentzia hobetzeko. Ikasleek eginkizun bat dute, eginkizun edo helburu bezala ezagutzen dena, eta elkarrekin lan egiten dute zeregin hori betetzeko. Norbanako bakoitzak erantzukizunak ditu eta zeregina burutzen laguntzeaz arduratzen da. Arrakasta talde-lanaren araberakoa izango da.
MATEMATIKA MANIPULATIBOA
Matematikak ez dira zenbakiak bakarrik, mundua ulertzen laguntzen digun zientzia bat da, zientzia abstraktu bat, hizkuntza propio bat duen zientzi bat da eta irakatsi behar dena.Matematikak eskatzen duen abstrakzio horretara hel-tzeko, hiru pauso jorratu behar dira.
KONKRETUTIK HASI, BERBALIZATU eta HIZKUNTZA MATEMATIKOAN IDATZI.
Konkretutik hasi esaten denean, material aproposekin ekintza konkretuak egitea da. Ekintza hoiek irakasleek diseinatu ditugu. Bigarren pausoa, bizi izan duten hori berbalizatu egin behar dute edo irudikatu. Irudikatzeko edo zure hitzekin azaltzeko gai bazara, horrek abstrakzioaren ateak zabaltzen dizkizu eta azkenik irakasleok berbalizazio hori hizkuntza matematikoan nola idazten den erakutsiko diegu.
3 pauso hauetako azkena da idaztea, hau da, fitxa egitea edo lana betetzea.
Metodologia hau martxan jarriko dugu 2022-2023 ikasturtean zehar, denok ikasiz, aurrera eramango dugu hau baita matematikak eskatzen duten abstrakzioa lortzeko bidea.
TUTORETZA PLANA
Bizikidetza arauak errespetatuz, arduraz eta jarrera kritikoz gelako bizitzan parte hartzea. Ondo pasatzeko, elkarrekin ikasteko, komunikatzeko eta elkarri laguntzeko inguruko pertsonekin harremanetan jartzea. Aniztasuna, justizia, berdintasuna, bake eta elkartasun balioekin bat etorriz bidegabekeria edo indarkeria egoerez jabetzea. Jarrera irekiarekin, ikasleak, bere eskola errendimendua, lan egiteko modua eta ahaleginari buruzko hausnarketa egitea. Auto estimu egokia garatuz, segurtasunez aurre egiteko egoera berriei, bere buruaren ezagutza aztertzea. Erabakiak autonomiaz eta errespetuz hartu ahal izateko, jarrera kritikoarekin, eguneroko bizitzako esperientzi, gatazka-egoerak eta aukerak baloratzea.
Ortua
Oruta jarduera pedagogikoaren beste baliabide bat bezala gauzatzen da; alde batetik, parte-hartzaileen arteko eta ingurune naturalarekiko errespetua sustatzen duten balioak, jarrerak eta gaitasunak garatzen dituen hezkuntza-espazio bat da, eta, bestetik, curriculuma ortu baten berezko zereginekin lotzen duten edukiak lantzen dira.Horretarako, honako jarduera hauek planteatzen dira:
· Ortuaren funtzionamendua eta landareen beharrak ezagutzen laguntzen diete haurrei.
· Denboraren eta espazioaren ikusmoldea erraztea, landareen, uraren eta urtaroen zikloa ulertuz.
· Hondakin organikoak konpostaje-prozesuaren bidez ongarri bihurtzeko prozesua behatzea.
· Ortuan erabiltzeko materialak berrerabiltzea eta birziklatzea.
· Elikadura-ohitura onak sustatzea.Hezkuntza-komunitate osoaren talde-lana sustatzea.
Proiektu hau egin ahal izateko, Zabalganako eskola-baratzeak ureztatze-sistema duten 6 bancal ditu (udan zehar instalatzen da), konpostaje-gune bat 5 edukiontzirekin, lanabes-etxe bat, mahai bat, iturri bat, baratze bertikalak eta lanerako eta esperimentaziorako mahaiak.Jarduerak guraso-talde boluntario baten bitartez garatzen dira, irakasleekin koordinatuta, etapa bakoitzean ikasleekin egingo diren jarduerak diseinatu eta antolatzeko eta baratzea mantentzeko lanetan laguntzeko.
Urmaela: laborategi naturala
Izan ere, urmaelak hezkuntzan ekosistema baten modelo batean bilakatu daitezke eskola inguruko eremuan, funtzionamendu ekologikoaren inguruko kontaktu zuzena ahalbidetzen duten ikerketa eta behaketa jarduera ezberdinak egiteko.
Hau da, ikasleentzako laborategi natural erakargarriak izan daitezke, hainbat eduki eta konpetentzia lantzeko gune egokiak. Nahiz eta tamaina txikikoak izan, ekosistema baten egitura eta funtzio guztiak barne biltzen ditu: segida ekologikoak aztertu daitezke, espezieen arteko harremanak, biodibertsitatea eta honetarako kontserbazio estrategiak lantzea ahalbidetzen du era berean. Eskola eremuan dauden urmaelen inguruko fauna, flora, paisaia, biodibertsitatea eta hezkuntzako hainbat helburu lortzeko gune aproposak dira.
- Eskoletako ume eta hezitzaileok ikasturtean zehar landu beharreko eduki asko in situ behatu eta aztertzeko aukera izango dugu bertan.
- Zientzialariak informazio biltegi primerakoa izan daitekeen eremu berri bat sortzen du bertako datuak bildu eta Euskal Herriko datu basearen parte izango direnak.
- Herritarrak azken hamarkadetan desagerrarazi ditugun inguruneak (mikrohezeguneak) berreskuratzen ditugu.
- Bizidunak, batzuk derrigor putzuak behar izaten dituztelako ugaldu eta biziraupena bermatzeko (anfibio, burruntzi edota sorgin orratzak kasu), eta bizidun lehortarrak ura edan edota bazka lortzeko eremu aproposak dira.
Dokumentuak
Egutegia 2024-25Helburu orokorrak
- Norberaren gorputza aurkitu, ezagutu eta kontrolatu, beren buruari eta identitate sexualari buruzko irudi positibo bat eraikiz, beren ekintza eta adierazpenerako gaitasun eta mugak baloratuz, eta oinarrizko osasun nahiz ongizate ohiturak hartuz.
- Gero eta era autonomoago batean ihardun bere eguneroko ihardueretan, segurtasun afektibo nahiz emozionala lortu, eta ekimenerako gaitasun nahiz norberarekiko konfidantza garatu.
- Gero eta eremu zabalago batean eraiki harreman sozialak, entzuteko jarrerak bereganatuz, eta beren interes, ikuspuntu eta ekarpenak besteekin lotzen ikasi.
- Helduekin eta bere lagunekin harremanak izan, afektuzko adierazpenak elkarganatuz, aniztasuna errespetatuz, eta laguntza nahiz elkarlanezko jarrerak garatuz.
- Inguru hurbila jakinminezko eta ardurazko jarreraz behatu eta aztertu, inguru hori osatzen duten elementuen ezaugarri eta propietate esanguratsuenak identifikatu eta haien artean sortzen diren erlazioetariko batzuk antzeman.
- Ingurumen arloko arazo nagusiak identifikatu et ohitura sostengarrietan hezitu.
- Beren inguruko zenbait kultur adierazpen ezagutu, eta haiekiko errespetu, interes eta parte hartzeko jarrerak garatu; inguru hurbiletako beste adierazpen kulturalekiko interes eta errespetua lantzen hasi.
- Beren adierazpenezko ahalmenak aberastu eta zabaldu, eskura dituzten baliabideen bitartez; beren adinari dagozkion adierazpen artistiko desberdinak ezagutu eta haietaz jabetu.
- Euskararekiko jarrera baikor eta maitekorra izan, euskaldun izaten hezituz.
- Teknologia berriak erabiltzen ikasi.
- Bizi, ezagutu edo irudikatu duten errealitatearen alderdi ezberdinak errepresentatu eta gogoratu, eta jolasak nahiz beste errepresentazio eta adierazpen forma batzuk eskaintzen dituzten aukera sinbolikoen bitartez adierazi.
- Hitzezko lengoaia ohizko komunikazio egoeretara egokituz erabili, besteek diotena ulertzeko eta ulertua izateko, beren ideia, sentimendu, esperientzia eta desioak adierazteko, esanguren eraikuntzan aurrera egiteko, norberaren jokaera arautzeko eta besteengan eragina izateko.
Orientazio zerbitzuak
Aniztasunaren trataera egokia da gure helburua. Orientazio lan taldea bereziki zuzenduta dago gure ikasleen eta irakasleen beharrei behar bezala erantzuteko.
Aholkulariak, pedagogia terapeutiko irakasleak, logopedak, hezkuntzalaguntzeko espezialistek parte hartzen dute lantalde horretan haurren ongizatea lortzeko arlo guztietan: akademikoa, emozionala eta soziala.
GURE HELBURUA HAURREN ONGIZATEA LORTZEA DA ARLO GUZTIETAN: AKADEMIKOA, EMOZIONALA ETA SOZIALA
Zerbitzu honek familiei behar duten aholkularitza eta informazioa ematen die, inguruko agenteekin lotura egiten du eta aholkularitza pedagogikoa ematen du.