Agenda 2030

Abenduak 5

Zer dira Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIHak)?

Nazio Batuen Batzar Orokorrak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuen 2015ean, xede nagusi hauekin: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztientzako oparotasuna bermatzea. 17 helburuz osatuta dago, Garapen Iraunkorrerako Helburu(GIH) direlakoez, hain zuzen ere, eta helburu bakoitzak xede eta adierazle jakin batzuk ditu. 

Guk, beste erakunde bezalaxek, beste helburu bat gehitu diogu GIHri; hau da, HIZKUNTZA ETA KULTURA ANIZTASUNA, beraz 17+1. 

Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak duintasunez bizitzeko.

Eta guk, Zabalgana eskolan, zer egin dezakegu?

Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarriaren Helburuen 12. helburua da. Gure errealitatean zentratuta, hau da, Zabalgana eskolan, aurten arropa zaintzeari eta ez galtzeari buruzko erronka daukagu. Horretarako, ekintza-plan bat diseinatu dugu, arroparekin arduratsuagoa izateko. Beraz, hurrengo faseak garatuko ditugu: diagnostikoa, motibazioa, parte-hartzea/komunikazioa eta ebaluazioa. Plan honen ondorioz, ikasturtean zehar hainbat jarduera, tailer, hitzaldi, bisita... egingo ditugu, arropari ematen diogun erabilerarekin helburu hori lortzeko.

Animatzen zaituztegu zuek ere, zuen seme-alabekin batera, eskola jasangarri baten alde borrokan bat egitera.